Gaur nire lagun onenetariko baten eguna denez, askotan eskatutako zerbait egitea erabaki dut: euskaraz idaztea, beregatik.
Nor da Irati? Nire inguruan existitzen den pertsona onenetariko bat. Beti laguntzeko prest; entzutzeko, aholkatzeko. Beti barrezka, momentuak behar bezala biziz.
Irati bizia da, barrea, adiskidetasuna. Bere malkoak, nireak dira. Nire barreak, ordea, bereak.
Irati zorotasunaren seinalea da. Egunak eta gauak aprobetxatzen onena; ez du segundu bat ere ez galtzen. Eta nik horretan asko miresten dut.
Irati, niregatik egin duzun guztia ez dut inoiz ahaztuko. Ezta ere zure etxean igarotako arratsaldeak edo ostiraletako gau perfektuak. Beti zaude nire ondoan fisikoki ez baldin bada ere.
Maite zaitudala, badakizu. Baina agian ez dakizu zenbat...Gure arteko harremana hain da sendoa, bukaezina dela esateko ausartzen naizela.
Mesede bat eskatu nahi dizut oparitxo honi amaiera eman baino lehen: ez aldatu. Ez aldatu ezer. Zure begiek adierazten duten alaitasuna hor gelditu dadila betiko. Zure barre algarak entzuteko prest nago, benetan. Betirako!
18 muxu haundi bidaltzen dizkizut, pitu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario